Danok gogoratuko dogun moduen, Gernikeko Jaietan herritar guztion eta Jai Batzordearen aurkako eraso bortitza bizi genuen. Gaur egun, honen ondorio judizialak iristen hasi dira. Jai eredu partehartzaileen defentsan, San Roketxutxu egunean ehundaka herritar kalera atera ginen bezala, orain ere, beharrezkoa da guztion partehartzea.
Horregaitik, datorren egunetan burutuko diren hurrengo ekimenetan parte hartzera deitzen zaituztegu:
> Otsailaren 11an, osteguna, arratsaldeko 19:30etan Udaletxe aurrean prentsaurreko masiboa.
> Otsailaren 15ean, astelehena, arratsaldeko 20:00etan Merkuriotik hasita manifestazioa.
(*) Bai prentsaurrekora zein manifestaziora jaietako zapiekin etortzera deitzen zaituztegu.
Utzi herria bakean!
Gora jai parte hartzaileak!
Filed under: Uncategorized
