Utzi Gernika bakean! Gora jai partehartzaileak!

UTZI HERRIA BAKEAN!!

2009ko herriko jaietan, Jai Batzordean horrela adostuta, txupina “Etxerat” eta “Gernika Rugby Taldeak” botatzea erabaki zen. Baina, presoen elkartasunaren aurka Madriletik abiaturiko jazarpenak pregoia, San Roke eguneko kalejira eta jaietako programan herriko presoen argazkiak agertzearen debekua ekarri zuen. “Terrorismoaren apología” izan zitekeenaren argudiopean jai batzordeak urtez urte normaltasun osoz aurrera eramandako zenbait ekimen poliziaren bidez eragotzi zituzten.

Debeku horren ondorio agerikoenak jaietan bizi izan genituen. Jai guztietan zehar presentzia eta jazarpen polizial itzela, San Roke egunean herri erdian karga polizial bortitz eta neurriz kanpokoa, atxilotuak, zaurituak… Orain, ondorio judizialak pairatzen hasi gara. Audientzi Nazionala fundamentu juridikorik ez duten bidegabeko inputazioak bidaltzen hasi da. Lehenengoa, datorren otsailaren 17an, azteazkena, Jesús Maria Alberdi “Txirri” Jaietako zinegotzia joan behar da Madrilera inputatu bezala deklaratzera. Bere “delitua”: Jai Batzordean erabakitakoa betetzea. Hau da, orainarte jaietako zinegotzi guztiek, dagokien betebeharrari erantzunez, egin izan duten lan bera egitea, alegia. Inputazioak beraz, kutsu politiko nabarmena dauka.

Txirri da lehengoa, baina seguraski ez da azkena izango.

Jaietan gertaturikoaren erantzule ezberdinei zera exijitzen diegu:
Utzi dezatela bakean gure herria. Orainarte jaiak herriak herriarentzako antolatu izan ditu, eta horrela jarraitzea nahi dugu. Inolako inposaketa eta presiorik gabe, debekurik gabe, askatasunean, utzi dezatela herria lanean, bakean.
Inputazioak bertan behera utz ditzatela.

Egoera honek bere horretan jarraitzen duen bitartean, herriko eremu ezberdinetatik erantzun beharra aldarrikatzen dugu, herritarrei babesa emateaz gain. Zentzu honetan, instituzioei erantzunkizunez jokatzea eskatzen diegu, horrela egoera bidebageen aurrean herritarrak, gernikarrak, bakarrik ez uztea, alegia.

Gure herriko jaiak aspalditik partehartzaileak eta arazorik gabekoak izan dira. Guk, jai parte hartzaileen alde egiten dugun neurrian, jaietan gertatzen denaren parte sentitzen gara, eta beraz, gure sustengu osoa ematen diogu jai eredu honi.

Jai eredu partehartzailea defendatu genuen, defendatzen ari gara eta defendatuko dugu. Jaietan ehundaka herritar kalera atera ginen bezala, orain ere, beharrezkoa da guztion partehartzea. Horregaitik, datorren otsailaren 15ean, astelehena, arratsaldeko 20:00etan Merkuriotik irtengo den manifestazioan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu herritar guztioi.

Utzi herria bakean!
Gora jai parte hartzaileak!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.