Otsailaren 11ko prentsaurrekoa, jai partehartzaileen defentsan.
INFORMAZIO GEHIAGO: Hitza | Gara
Filed under: Uncategorized | Utzi erantzun bat »
Otsailaren 11ko prentsaurrekoa, jai partehartzaileen defentsan.
INFORMAZIO GEHIAGO: Hitza | Gara
Filed under: Uncategorized | Utzi erantzun bat »
Danok gogoratuko dogun moduen, Gernikeko Jaietan herritar guztion eta Jai Batzordearen aurkako eraso bortitza bizi genuen. Gaur egun, honen ondorio judizialak iristen hasi dira. Jai eredu partehartzaileen defentsan, San Roketxutxu egunean ehundaka herritar kalera atera ginen bezala, orain ere, beharrezkoa da guztion partehartzea.
Horregaitik, datorren egunetan burutuko diren hurrengo ekimenetan parte hartzera deitzen zaituztegu:
> Otsailaren 11an, osteguna, arratsaldeko 19:30etan Udaletxe aurrean prentsaurreko masiboa.
> Otsailaren 15ean, astelehena, arratsaldeko 20:00etan Merkuriotik hasita manifestazioa.
(*) Bai prentsaurrekora zein manifestaziora jaietako zapiekin etortzera deitzen zaituztegu.
Utzi herria bakean!
Gora jai parte hartzaileak!
Filed under: Uncategorized | Utzi erantzun bat »
UTZI HERRIA BAKEAN!!
2009ko herriko jaietan, Jai Batzordean horrela adostuta, txupina “Etxerat” eta “Gernika Rugby Taldeak” botatzea erabaki zen. Baina, presoen elkartasunaren aurka Madriletik abiaturiko jazarpenak pregoia, San Roke eguneko kalejira eta jaietako programan herriko presoen argazkiak agertzearen debekua ekarri zuen. “Terrorismoaren apología” izan zitekeenaren argudiopean jai batzordeak urtez urte normaltasun osoz aurrera eramandako zenbait ekimen poliziaren bidez eragotzi zituzten.
Debeku horren ondorio agerikoenak jaietan bizi izan genituen. Jai guztietan zehar presentzia eta jazarpen polizial itzela, San Roke egunean herri erdian karga polizial bortitz eta neurriz kanpokoa, atxilotuak, zaurituak… Orain, ondorio judizialak pairatzen hasi gara. Audientzi Nazionala fundamentu juridikorik ez duten bidegabeko inputazioak bidaltzen hasi da. Lehenengoa, datorren otsailaren 17an, azteazkena, Jesús Maria Alberdi “Txirri” Jaietako zinegotzia joan behar da Madrilera inputatu bezala deklaratzera. Bere “delitua”: Jai Batzordean erabakitakoa betetzea. Hau da, orainarte jaietako zinegotzi guztiek, dagokien betebeharrari erantzunez, egin izan duten lan bera egitea, alegia. Inputazioak beraz, kutsu politiko nabarmena dauka.
Txirri da lehengoa, baina seguraski ez da azkena izango.
Jaietan gertaturikoaren erantzule ezberdinei zera exijitzen diegu:
Utzi dezatela bakean gure herria. Orainarte jaiak herriak herriarentzako antolatu izan ditu, eta horrela jarraitzea nahi dugu. Inolako inposaketa eta presiorik gabe, debekurik gabe, askatasunean, utzi dezatela herria lanean, bakean.
Inputazioak bertan behera utz ditzatela.
Egoera honek bere horretan jarraitzen duen bitartean, herriko eremu ezberdinetatik erantzun beharra aldarrikatzen dugu, herritarrei babesa emateaz gain. Zentzu honetan, instituzioei erantzunkizunez jokatzea eskatzen diegu, horrela egoera bidebageen aurrean herritarrak, gernikarrak, bakarrik ez uztea, alegia.
Gure herriko jaiak aspalditik partehartzaileak eta arazorik gabekoak izan dira. Guk, jai parte hartzaileen alde egiten dugun neurrian, jaietan gertatzen denaren parte sentitzen gara, eta beraz, gure sustengu osoa ematen diogu jai eredu honi.
Jai eredu partehartzailea defendatu genuen, defendatzen ari gara eta defendatuko dugu. Jaietan ehundaka herritar kalera atera ginen bezala, orain ere, beharrezkoa da guztion partehartzea. Horregaitik, datorren otsailaren 15ean, astelehena, arratsaldeko 20:00etan Merkuriotik irtengo den manifestazioan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu herritar guztioi.
Utzi herria bakean!
Gora jai parte hartzaileak!
Filed under: Uncategorized | Utzi erantzun bat »
UTZI HERRIA BAKEAN
Urtero bezala, San Roke egunean, presoen eskubideen aldeko kalejira iragarrita zegoen, baina, Audientzia Nazionalaren debekua jaso eta gero, bertan behera geratu zen deialdia.
Haren ordez, triki poteo bat egiteko ideia sortu zen, herriko tabernetan elkartasuna eta alaitasuna elkartzeko asmoz. Eta, hogeitabost bat tabernekin ere adostu zen ekimena.
Jendea, triki poteorako elkartu bezain pronto eta inongo abisurik eman edo zer zen galdetu gabe, ertzainek Picasso kalean zeuden guztien kontra kargatu zuten.
Hau guztiagatik, Ertzaintzaren jarrera salatzen dugu: jaietako edozein egunetan bezala, jendez gainezka zegoen kalean, hamaikatxo zauritu eragin zuten. Gizon bat Arrieneko eskaileretatik behera bota izana edo 14 urteko gazte bati emandako jipoia adibide gisa har ditzakegu. Gainera, lau pertsona biolentziaz atxilotu zituzten, terrorismo delitua egotzita, honek suposatzen duen guztiarekin.
Argi utzi nahi dugu, debekatutako kalejira ez zela egin, ezta saiatu ere, hainbat komunikabidek adierazi izan dutenaren kontra.
Lotsa eta amorrua sentitzen dugu; lotsa, Gernikan ordu betez bizi behar izan genuen ikuskizunarengatik; eta amorrua, egin dutena egiteko inpunidade osoz jokatzen dutelako .
Urrun dauden senide eta lagunak, modu sinbolikoan bada ere, herriko jaietan gurekin egon daitezen egindako triki poteoa elkartasun adierazpen bat da. Ez da delitua.
Elkartasuna ezin da delitua izan. Adierazpen askatasuna ezin dute agintariek, poliziaren bidez mugatu edota ukatu.
Utzi herria bakean, San Roke egunekoa ezin daiteke errepikatu.
Gertaeren argazki, bideo edo testimonioak badauzkazu, bidali hona: sanroke2009@gmail.com
Filed under: Uncategorized | Comments Off
Youtubetik helarazi dutenez ertzain batek herritar bat eskaileretatik behera nola bultzatzen duen ikusten den bideoa ezabatu egin dute.
Bideoa Euskaltuben IKUSTEKO EGIN KLIK HEMEN:
Filed under: Uncategorized | Comments Off



Filed under: Uncategorized | Comments Off




Filed under: Uncategorized | Comments Off
Abuztuaren 18an “Utzi herria bakean” lemapean egin zen manifestaldirako prentsaurrekoa.

Filed under: Uncategorized | Comments Off
“Utzi herria bakean” lemapean Gernikan abuztuaren 18an ospatu zen manifestaldiaren ondoren eskaini zen bideoa osorik ikusteko aukera dugu. Bertan jende desberdinaren testigantzak eta ertzaintzaren oldarraldiaren irudiak biltzen dira.
Filed under: Uncategorized | Comments Off


Filed under: Uncategorized | Comments Off